Lege-oharra

1. SARRERA ETA KONPAINIAREN DATUAK

Hona hemen SOCIEDAD DEPORTIVA EIBAR SAD sozietatearen (aurrerantzean, “SD EIBAR”) titularitatepeko www.eibarstore.com webguneak (aurrerantzean, "webgunea") eskainitako zerbitzuen lorpena, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzten kontratazio-baldintza orokorrak eta lege-oharra. Sozietatearen IFK A-20039533 da, bere helbidea Ipurua kalea 2 - 20600 Eibar (Gipuzkoa) da eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta 1180. liburukian, 167. orrian, SS-3.688. orrialdean eta 1. inskripziopean. Gurekin arin-arin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide honetara mezua bidali besterik ez duzu: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.


2. WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

2.1 Adingabeak
Webgunean nabigatzeko, ez da adinez nagusia izan behar.

2.2 Cookieak
Cookieen Politika kontsultatzeko: www.eibarstore.com/cookieen-politika.

2.3 Esteken politika
Webguneak esteka-gailu teknikoak (adibidez, linkak, bannerrak eta botoiak, besteak beste), direktorioak eta bilaketarako erremintak jartzen ditu erabiltzaileen esku, hirugarrenek dauzkaten edota kudeatzen dituzten webguneetan sartu daitezen (aurrerantzean, “webgune estekatuak"). Esteka, direktorio eta bilaketarako erreminta horiek webgunean jarriko dira, erabiltzaileek Interneteko informazioa, edukiak eta zerbitzuak errazago bilatu eta eskuratu ditzaten.

Bilaketarako erremintako emaitzak hirugarrenek eskainiko dituzte zuzenean, eta mekanismo teknikoen jardun automatikoaren ondorioa izango dira. Hori dela eta, SD EIBAR sozietateak ezin izango ditu emaitza horiek kontrolatu, eta ez ditu kontrolatzen, nahiz eta haien artean legez kanpokoak, moralaren edo ohitura onen kontrakoak edo beste arrazoi batzuengatik desegokiak diren edukiak eskaintzen dituzten webguneak agertu arren. Erabiltzaileren baten iritziz, bilaketako emaitzetan agertutako webguneren batean legez kanpoko informaziorik edo jarduerarik badago eta esteka hori kentzeko eskatu nahi badu, SD EIBAR sozietateari helbide honetan jakinarazi besterik ez du prozedura hori abian jartzeko: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

SD EIBAR sozietateak ez ditu bere kabuz eta hirugarrenen bidez webgune estekatuetako informazioa, edukiak eta zerbitzuak eskaintzen eta merkaturatzen. Era berean, ez ditu aurretiaz kontrolatzen, onartzen, gomendatzen, zaintzen eta bere egiten ere. Beraz, erabiltzaileak kontu handiz balioetsi eta erabili beharko ditu webgune estekatu horietako informazioa, edukiak eta zerbitzuak.

SD EIBAR sozietateak ez du bermatzen eta inolako erantzukizunik bere gain hartzen honako ondorioz sortu daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik:

(a) Webgune estekatuetako jarduera, erabilgarritasuna, irisgarritasuna edo jarraitasuna.
(b) Webgune estekatuetako informazioaren, edukien eta zerbitzuen artapena.
(c) Webgune estekatuetako informazioaren, edukien eta zerbitzuen betearazpena edo igorpena.
(d) Webgune estekatuetako informazioaren, edukien eta zerbitzuen kalitatea, legezkotasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna.


2.4 Webgunearen Jabetza Intelektual eta Industriala

Webgunea bera eta bertako elementuak (datu-baseak, aplikazio informatikoak, ikur bereizgarriak, logotipoak, argazkiak, ikus-entzunezkoen pasarteak, diseinu grafikoak edo beste edozein) jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen eraginpean daude, eta SD EIBAR sozietatea titular esklusiboa edo lagapen-hartzailea da kasuan kasuko irismenpean. Lege-ohar honen ondorioz, ez da webgunearen eta bertako edozein elementuren jabetza intelektual edo industrialeko inolako eskubiderik lagako eta igorriko erabiltzailearen alde. Erabiltzailearentzat berariaz debekatuta egongo da webgunea bera edo bertako elementuak edozein sistema edo prozeduraren bitartez erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea, jendaurrean jakinaraztea, inoren esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea, birbidaltzea edo ustiatzea, legearen arabera baimenduta ez badago edo SD EIBAR sozietateak berariazko baimen idatzirik eman ez badu.

Erabiltzaileak webgunearen bidez eskuragarri dauden edukien aldi baterako kopia pribatua bistaratu eta lortu ahal izango du bere sistema informatikoetan garatutako erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez, betiere, bere helburua jarduera komertzialak edo profesionalak garatzea ez bada. Erabiltzaileak ezin izango du saihestu SD EIBAR sozietatearen edo bere webgunearen bitartez eskuragarri dauden lan edo prestazio babestuen gaineko eskubideen titularrak diren hirugarrenen baimenik ez duten egintzak murrizteko asmoz SD EIBAR sozietateak ezarritako edozein neurri teknologiko, edo ez da halakorik saihesten saiatuko. Erabiltzaileak une oro errespetatu beharko ditu webgunearen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak, hau da, SD EIBAR sozietatearen nahiz hirugarrenen titularitatepekoak.

2.5 Webgunearen erantzukizunik eza

Ordenamendu juridikoak emandako irismen osoa kontuan hartuta, SD EIBAR sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango honako hauexen ondorioz sortu daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik: webgunea abian ez egotea edo abian ez jarraitzea, erabiltzaileek webguneari egotzi ahal izan dioten erabilgarritasunak kale egitea, webgunea bera erratzea eta, batez ere, baina ez modu esklusiboan, webguneko web orrietan sartzean erroreak sortzea.

Ordenamendu juridikoak emandako irismen osoa kontuan hartuta, SD EIBAR sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango webgunean bertan birusak edo beste elementu batzuk agertzeagatik sortu daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik, horren ondorioz erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan aldaketak gertatu daitezkeenean.

SD EIBAR sozietateak ez du kontrolatu beharko, eta ez du kontrolatzen erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera. Batez ere, SD EIBAR sozietateak ez du bermatzen erabiltzaileek webgune hau lege-ohar honen arabera, zuhurtziaz eta arduraz erabiliko dutenik. SD EIBAR sozietateak ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatu beharko, eta ez du egiaztatzen, ezta erabiltzaileek emandako datuen egiazkotasuna, indarraldia, zehaztasuna edota zinezkotasuna ere.

2.6 Erabiltzailearen betebeharrak

Erabiltzaileak behar besteko konpromisoa hartzen du, webgune hau legearen, lege-ohar honen eta jakinarazitako gainerako ohartarazpenen, erabilera-araudien eta jarraibideen arabera erabiltzeko.

 

3. Definizioak eta zerbitzuaren azalpena

SD EIBAR sozietateak taldearen beraren "merchandisinga" saltzen du urrutitik. Aurrerantzean, hori “zerbitzua” izango da. "Erabiltzailea" webgunean zerbitzurik erabili gabe nabigatzen dena izango da. "Bezeroa" webgunean nabigatu eta zerbitzuak darabiltzan erabiltzailea izango da. Halakoetan, jakintzat emango dugu bezeroa azken kontsumitzailea dela eta produktu hauek birsaltzen ez dituela.


4. Zerbitzuaren eremu geografikoa


Gure zerbitzuaren eremu geografikoa mundu guztia da.


5. Adingabeak


Webgunean nabigatzeko, erabiltzailea ez da adinez nagusia izan beharko. Nolanahi ere, zerbitzua kontratatu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da bezeroak 14 (hamalau) urte baino gehiago edukitzea.


6. Kontrataziorako Baldintza Orokorrak indarrean sartzea


Kontrataziorako Baldintza Orokorrak bezeroak egindako zerbitzu-eskabidea baliozkotzat jotzen denetik sartuko dira indarrean. Bezeroak egindako eskabidea baldintza orokor hauen berariazko onarpen argiaren bidez gauzatuko da, eta onarpen hori funtsezkoa izango da SD EIBAR sozietateak kontratatutako zerbitzua eman dezan. Gainera, honako edozein aukera gertatzen denean gauzatuko da: (i) zerbitzua webaren bidez eskatzea; (ii) kasuan kasuko faktura edo zordunketa ordaintzea; eta (iii) zerbitzua erabiltzean bezeroak egin beharreko beste edozein ekintza garatzea. Eskabidea baliozkotzat hartuko da, kontrataziorako eskabideko datu guztiak ondo bete badira eta bezeroak baldintza orokor hauek onartu baditu.

 

7. Iraupena

Aukeratutako produktu-motaren eta bidalketarako helbidearen araberakoa izango da zerbitzugintza. Dena dela, eskaera egiaztatzen denetik hasita bezeroak 2-4 laneguneko epean jasoko du produktua, eskaera Penintsulara bertara eramaten denean eta gehienez 17 eguneko epean beste edonora. Kontuan hartu, produktua pertsonalizatua bada 4-8 egun gehitu beharko direla epera.
Produktua stockean ez badago eta eskatu egin behar badugu, SD EIBAR sozietateak posta elektronikoz jakinaraziko dio bezeroari eskaera atzeratu egingo dela, eta bezeroak eskaera ezeztatu ahal izango du inolako kosturik gabe.


8. Tarifak


SD EIBAR sozietateak bezeroari zerbitzugintzagatik kobratuko dizkio SB EIBAR sozietateak bere eskaintza komertzialean unean-unean indarrean dituen tarifak, eta bezeroak zerbitzua kontratatzeko erabilitako webgunean izango ditu ikusgai. Indarreko tarifak, prezioak, deskontuak eta ezarri beharreko zergak erositako produktuen arabera daude sailkatuta.
Ez dira tarifen aldaketatzat hartuko legearen arabera bezeroari egotzi beharreko zergetan gertatu daitezkeen aldaketak, eta legearen arabera zehaztutako egunean sartuko dira indarrean.
Lurralde nazionalean bertan, bezeroak legearen arabera ordaindu beharreko zergak ezarriko dira tarifetan, eta SD EIBAR sozietateak ez ditu bezeroaren jardueraren ondorioz sortutako tasak, zergak edo kargak ordaindu beharko, ezta beste edozein erakunde ofizialek edo elkargo profesionalek eskatutakoak ere. Horretarako, bezeroak tarifen kontzeptu bakoitzari dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zerga (edo horren ordezko antzeko beste edozein zerga) ordaindu beharko du, besteak beste.


9. Fakturazioa eta ordainbideak


SD EIBAR sozietateak bezeroari zerbitzugintzagatik kobratuko dizkio baldintza orokor hauetan eta webgunean indarrean dagoen eskaintza komertzialean azaldutako tarifen eta baldintzen araberako kuotak eta prezioak. Legegintzako azken berritasunen arabera, faktura elektronikoek ondorio guztietarako baliozkotasuna izango dutenez, SD EIBAR sozietateak ez du paperezko inolako fakturarik jaulkiko.
Bezeroak zerbitzugintzagatik sorrarazitako zenbatekoak ordainduko ditu kasuan kasuko finantza-erakundeko ordainketa-pasabidearen bitartez.


10. Zerbitzua erabiltzeko baldintzak

Bezeroak azken kontsumitzaile moduan erabiliko du zerbitzua. Bezeroak webgunean eskaintzen diren bezala erosi ahal izango ditu produktuak, edo, zenbait kasutan, pertsonalizatuta ere bai. Bezeroak produktuak letren edota irudien inprimaketaren bidez pertsonalizatzeko eskatu ahal izango du.


11. Bermeen eta itzulketen politika

Produktua kontratuaren edota produktuaren beraren zehaztapenen araberakoa ez bada, bezeroak bi urte izango ditu bermea betearazteko, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren eta beste lege osagarri batzuen arabera.

Era berean, eskaera jasotzen duenetik hasita bezeroak zazpi eguneko epea ere izango du kontratua suntsiarazteko eta erositako produktua itzultzeko. Halakoetan, SD EIBAR sozietateak bezeroak erabilitako ordainbide beraren bitartez itzuliko du erosketaren dirua.

Salbuespen moduan, bezeroaren zehaztapenen arabera egindako edo erabat pertsonalizatutako produktuak ezin izango dira itzuli. Halaber, ondo ez dauden eta jatorrizko kaxan edo bilgarrian ez doazen produktuak ere ezingo dira itzuli.

Zerbitzuaren helburu izandako produktua itzultzeagatiko kostuak SD EIBAR sozietatearen konturakoak izango dira. Aurretiaz adierazitako epean, bezeroak SD EIBAR sozietateari posta elektronikoz jakinaraziko dio produktua itzultzeko asmoa duela.

 

12. Zerbitzuaren ezeztapena

Hurrengo baldintzan azaldutako sistemen bitartez, SD EIBAR sozietateak zerbitzua eta baldintza orokor hauek berehala suntsiarazi ahal izango ditu honako edozein suposamendu gertatuz gero, baldintza orokor hauetan aurreikusitako beste suposamendu batzuei inolako kalterik egin gabe:

(1) Jarduerak etetea.
(2) Bezeroak Kontrataziorako Baldintza Orokor hauetan aurreikusitako betebeharrak ez betetzea.
(3) Ezinbesteko eta ezusteko kasuren bat gertatzea.

Zerbitzugintzarako gaikuntza-tituluko baldintzak aldatzen badira edo edozein arrazoirengatik zerbitzugintza bera indargabetu edo uko egiten bazaio, baldintza orokor hauek indarrik gabe geratuko dira berehala, eta bezeroak ez du inolako kalte-ordainik jasoko gaikuntza-titulua aldatu, indargabetu edo uko egiteagatik, ezta kasuan kasuko suntsiarazpenagatik ere. Halakoetan, zerbitzu-eskabideren bat bidali gabe badago, SD EIBAR sozietateak erosketaren dirua itzuliko du bezeroak erabilitako ordainbide beraren bitartez.


13. Jakinarazpenak

SD EIBAR sozietateak bezeroari baldintza orokor hauei buruz egin behar dion edozein jakinarazpen bezeroak webgunearen bidez adierazitako helbidera edo posta elektronikora bidaliko da.
Bezeroak SD EIBAR sozietateari baldintza orokor hauei buruz egin beharreko edozein komunikazio jakinarazpentzat hartuko da:

(1) Posta elektroniko honen bidez jakinaraztea: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
(2) Helbide honetara ohiko posta bidaltzea: SD EIBAR, Ipurua kalea 2 - 20600 Eibar (Gipuzkoa).

14. Zerbitzuaren erantzukizunik eza

Ordenamendu juridikoak emandako irismen osoa kontuan hartuta, SD EIBAR sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango webgunean bertan birusak edo beste elementu batzuk agertzeagatik sortu daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik eta zerbitzuek erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan sorrarazi ditzaketen aldaketengatik.
SD EIBAR sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango produktuaren prezioarekin edo ezaugarriekin lotutako errore tipografikoagatik. Nolanahi ere, horrelako errorerik gertatzen bada eta bezeroak zerbitzua kontratatu badu, errorea antzeman bezain laster SD EIBAR sozietatea bezeroarekin jarriko da harremanetan, errore hori zuzentzeko edo bezeroari zerbitzu baliokidea eskaintzeko.
SD EIBAR sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango bezeroak produktuetan egindako pertsonalizazioagatik, baina, batez ere, akats ortografikoak eta errore tipografikoak daudenean eta argazkiko irudia kalitatekoa ez denean.


15. Kontrataziorako Baldintza Orokorren aldaketak

Arrazoi tekniko, eragile zein ekonomikoengatik edo zerbitzuko edo merkatuko arrazoiengatik, SD EIBAR sozietateak edozein unetan aldatu ahal izango ditu Kontrataziorako Baldintza Orokor hauek, baita zerbitzuaren tarifak ere, betiere, indarreko legeriaren arabera bezeroari aldez aurretik jakinarazten badio. Bezeroak onartu egingo du zerbitzua aldatu egin ahal izango dela lege edo arau arloko xedapenen batean halaxe eskatzen bada, eta SD EIBAR sozietateak horren eraginpean dagoen jakinaraziko dio.
Beti-beti, indarreko Kontrataziorako Baldintza Orokorrak webguneko beheko aldean egongo dira eskuragarri, eta webguneko edozein orritatik ikusi ahal izango dira.

 

16. Pribatutasun Politika

16.1 SD Eibar S.A.D. sozietatearentzako Pribatutasun Politika
Zure datuak Norberaren Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean SD EIBAR sozietatearen titularitatepean behar bezala inskribatutako fitxategi automatizatuan gordeko dira honako helburu hauetarako:
- Zure kontsultei eta eskabideei erantzutea.
- Merkaturatzea, harreman honi eustea eta zerbitzua kudeatzea.
- Euskarri telematikoan nahiz paperean, jakinarazpen komertzialak bidaltzea.

SD EIBAR sozietateak jakinarazi egiten dizu honako hauexei egin ahal izango zaizkiela lagapenak:
- Zerga-arloko agintaritzak, zerga-betebeharrak betearazteko, baita finantza-erakundeak ere, kobrantzak zein ordainketak kudeatzeko.
- Kontsumitzaileen Informaziorako udal-bulegoak edo kontsumitzaileekiko gatazken arloan eskumenak dituen tokiko, autonomia-mailako edo estatuko beste edozein administrazio.
- Epaitegiak, auzitegiak eta segurtasuneko indarrak eta kidegoak, datuen babesari buruzko araudian ezarritako eskakizunen arabera.

Kasuan kasuko laukitxoa markatuz gero, zure datuak honako sozietate hauei laga ahal izango zaizkie (entidades.imagina-media.com/), euskarri telematikoan nahiz paperean dauden jakinarazpen komertzialak bidaltzeko.
Zeure datuak bidaltzean, behar besteko baimena ematen duzu zure datuak aurrean adierazitako helburuetarako eta lehen aipatutako fitxategian gordetzeko.

Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 15. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula. Horretarako, gutuna eta NANaren fotokopia bidali beharko dituzu helbide honetara: Ipurua kalea 2 - 20600 Eibar (Gipuzkoa), eta honako hauxe jarri beharko duzu gutunean: "Eskubideen erabilera". Bestela, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikora ere bidali ahal izango duzu mezua, eskaneatutako NANa erantsita.

 

16.2 Ipurua Kirol Fundazioarentzako Pribatutasun Politika

Zure datuak SD Eibar Fundazioak (Ipurua Kirol Fundazioak) garatutako jarduera baterako edo http://www.sdeibar.com/fundazioa azpidomeinuko orri baten bidez laga badira, aurreko puntua (16.1) bete-betean ezarri beharko da. Kasu honetan, ordea, fitxategiaren titularra Ipurua Kirol Fundazioa izango da. Horrez gain, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 15. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula. Horretarako, gutuna eta NANaren fotokopia bidali beharko dituzu helbide honetara: Ipurua kalea 2 - 20600 Eibar (Gipuzkoa), eta honako hauxe jarri beharko duzu gutunean: "Eskubideen erabilera". Bestela, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikora ere bidali ahal izango duzu mezua, eskaneatutako NANa erantsita.

 

17. Ezarri beharreko legeria eta forua

SD EIBAR sozietatearekin kontratatzen duenean, erabiltzaileak edota bezeroak lege-ohar eta Kontrataziorako Baldintza Orokor hauen arabera SD EIBAR sozietateak emandako zerbitzuetan ezarri beharreko Espainiako indarreko arautegian unean-unean zehaztutako araubidea hartu beharko du kontuan.
SD EIBAR sozietateak eta erabiltzaileak edota bezeroak beste edozein foruri berariaz uko egin eta erabiltzailearen helbideko epaitegi zein auzitegiei men egingo diete, lege-ohar eta Kontrataziorako Baldintza Orokor hauen ondorioz sortu daitezkeen edozein gatazka konpontzeko.