943 20 18 31
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; SD Eibarrek, emandako datuen arduradun gisa, honako hau jakinarazten dizu::
DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA | |
Arduraduna | SD Eibar S.A.D eta Ipurua Kirol Fundazioa. |
Helburua | WEBGUNEAN egindako erosketak kudeatzea. Profil ezberdinen harreman digitala kudeatzeko plataforma izatea, sustapen-jarduerak egitea eta horien hedapen digitala. Kontsumo-profila oinarri hartuta, komunikazio pertsonalizatuak egitea eta klubeko online zerbitzuetan parte hartzea. Newsletterrak bidaltzea eta klubaren eta SD Eibarrekin harremana duten hirugarrenen produktuen inguruko abantailak eskaintzea. |
Legitimazioa | Pertsona interesdunaren baimena. |
Jatorria | Interesduna edo legezko ordezkaria (zuzenean). |
Hartzaileak | Datuak klubaren zerbitzu-hornitzaile diren hirugarrenei laga ahal izango zaizkie, legeak ezarritakoari jarraiki, sinatutako zerbitzuen baldintzak gauzatzeko. |
Eskubideak | Sarbidea, zuzenketa, ezabaketa, mugaketa, oposizioa eta eramangarritasuna, bai eta Informazio osagarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere. |
Informazio osagarria | Datuen babesari buruzko informazio osagarria kontsulta dezakezu gure Datuen Babesari buruzko Politikan. |
INFORMAZIO OSAGARRIA. WEBGUNEAREN DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Eibar Kirol Elkarteak (aurrerantzean, SD Eibar) zerbitzuak ematen ditu www.eibarstore.com webgunearen bitartez (aurrerantzean, webgunea) eta zerbitzu eta produktuen katalogoa eskaintzen du, bertan adierazitako baldintzetan.
Webguneak euskarri ezberdinak onartzen ditu eta gailu ezberdinetatik bete daitezke horren harremanetarako formularioak.
SD Eibarrek eguneratu egin du Datuen Babeserako Politika, pertsona fisikoei eta enpresen solaskideei eragiten diena. Politika berriak aurreko datuen tratamenduari buruzko araudia ordezkatzen du.
SD Eibarrek garrantzi handia ematen dio zure pribatutasunari eta ondorengo printzipioen arabera erabiliko ditu zure datuak: gardentasuna, helburuak mugatzea, datuak minimizatzea, zehaztasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna.
SD Eibarrek aldez aurretik jakinaraziko dizu Segurtasun-politika honetan egindako edozein aldaketa eta ez du zure eskubideak murrizten dituen atzeraeraginezko aldaketarik egingo, eta, hala egitekotan, baimena eskatuko dizu beti. Nolanahi ere, edozein unetan eska dezakezu Webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetan baja ematea, egindako aldaketekin ados ez bazaude.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (DBEO); SD Eibarrek jakinarazten dizu datu babesari buruzko klausula informatibo hau onartuz, berariaz baimentzen duzula, askatasun osoz eta inolako zalantzarik gabe, SD Eibarren ardurapeko informazio-sistemen bidez tratatzea SD Eibarri ematen dizkiozun datuak, betiere indarreko araudian aurreikusita dauden neurriak (segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak) ezarrita.
Ildo horretan, eta DBEOn ezarritakoaren arabera, jarraian, SD Eibarrek zure datuak nola erabiltzen dituen zehaztuko dizugu.
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
SOCIEDAD DEPORTIVA EIBAR SAD, IFK: A-20039533
Ipurua Kalea, 2 – 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 1180. liburukia, 167. folioa, SS-3.688 zenbakidun orria.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
ZEIN HELBURUREKIN ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Datuen tratamenduaren berezko helburuak, inprimaki bakoitzean datuak biltzeko jasotzen diren klausula espezifikoen barruan txertatuko dira. Oro har, kasu bakoitzean jasotako datuak kasuan-kasuan egindako eskaera zehatzei erantzuteko baino ez dira erabiliko.
SD Eibarrek honako funtsezko helburuetarako erabiliko ditu zure datuak:
ZEIN DA ZURE DATUAK ERABILTZEKO LEGITIMAZIOA?
Zure datuen tratamendurako lege oinarria da zerbitzuaren baldintzak onartuta ematen duzun
baimena eta aparteko zerbitzuetarako berariaz emandako onarpena.
Aurreko paragrafoan zehazten diren xedeetarako datu-tratamendua, zure baimenean oinarritzen dena, edozein unetan eten daiteke, Kontratua baldintzatu barik.
Era berean, Klubari curriculuma bidali badiozu, datuak zure baimenaren menpe egongo dira.
NORI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ZURE DATUAK?
Baimena ematen badiozu, SD Eibarrek zure datuak jakinaraziko dizkie bere enpresa laguntzaileei eta babesleei. Enpresa laguntzaileen eta babesleen zerrenda.
Era berean, legeak hala eskatzen duenean, SD Eibarrek erakunde publikoei, epaile eta auzitegiei eta, orokorrean, agintari eskudunei helaraziko dizkie jasotako datuak.
Aurrekoari kalterik egin gabe, SD Eibarrek jakinarazten dizu bere zerbitzu eta/edo produktu jakin batzuk emateko SD Eibarren edo hirugarrenen instalazioetan gorde behar dituela datuak, eta, beraz SD Eibarrek edo hirugarren batek datu horiek atzitzen dituela, betiere indarrean dagoen legeria aplikagarriak xedatutakoari jarraiki. Ondorio horietarako, SD Eibarrek jakinarazten dizu tratamenduarekin lotutako zerbitzuak enkargatuko dizkiela hirugarrenei; hala nola, zerbitzari fisikoetan edo hodeian biltegiratzeko zerbitzuak eta sistema informatikoen mantentze-zerbitzuak. Enkargu horiek egiteko, beharrezkoa izan daiteke datuak nazioartean transferitzea. Transferentzia horiek beti egingo dira Europar Batasuneko herrialdeetara, AEBetako pribatutasun-armarrira edo indarreko araudiarekin bat datorren babes-maila egokia duten herrialdeetara.
ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Pertsona orok du SD Eibarrek bere datu pertsonalak erabiltzen dituen ala ez baieztatzeko eskubidea.
Gainera, indarrean dagoen araudiak ematen dizkion eskubideak erabil ditzake: datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea; tratamenduari aurka egiteko eskubidea; tratamendua mugatzeko edo datuak eramateko eskubidea; eta banakako erabaki automatizatuak ez izateko eskubidea.
Era berean, edozein unetan baimena kentzeko eskubidea duzu, zure baimena oinarri hartzen duten helburu eta/edo erabilerei dagokienez, eta baimen hori kentzeak ez du harpidetza betearaztea baldintzatuko.
Eskubideak egikaritu ditzakezu eskaera bidaltzea eta jasotzea bermatzen duen edozein bitarteko erabiliz. Eskabidea SD Eibarri bidali behar diozu, "Tratamenduaren arduraduna" ataleko datuen bidez, "Datuen babesa" erreferentzia adierazita. Eskaeran honako hauek jaso behar dira: Izen-abizenak eta NANaren fotokopia, eskabidea eta jakinarazpenak jasotzeko helbidea.
Zure eskubideak gauzatzean SD Eibarrek emandako erantzunarekin ados ez bazaude, eskubidea duzu Kontrol-agintaritzaren aurrean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) horien tutoretza eskatzeko.
NOLA ERABILTZEN DIRA ADINGABEKOEN DATUAK?
SD Eibarrek ez du hamalau (14) urtez azpikoen datu pertsonalik gordeko ezta erabiliko, datuak babesteko araudi aplikagarrian ezarritako baldintzak erabat bete gabe, beharrezkoak diren baimenak lortzeko eta informatzeko betebeharra betetzeari dagokionez.
NOLA ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?
SD Eibarren segurtasuna eta pribatutasunarekiko konpromiso handia dugu. Hori dela eta, bermatu egiten dizugu datuen tratamendua segurtasun-maila altuen arabera egiten dela, gure Segurtasun-politikak arautzen duen bezala.
Gure segurtasun-estandarrek neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak barne hartzen dituzte, ustekabeko edo legez kanpoko hondaketa, halabeharrezko alterazioa edo galera, baimenik gabeko jakinarazpena edo sarbidea eta bestelako legez kanpoko prozedurak ekiditeko.
Aurrekoari kalterik egin gabe, ezin da bermatu Internet bidez transmititutako informazioaren segurtasuna. Tresna elektronikoen erabiltzaileek erantzukizuna dute gure zerbitzuen eremu babestuetara sartzeko edozein pasahitz, erabiltzaile-izen edo bestelako identifikazio-motaren segurtasuna mantentzeko. Zu eta zure informazioa babesteko, SD Eibarreko edozein zerbitzuetako erabilera eten ahal izango dugu, aldez aurretik abisatu gabe eta ikerketa bat egin baino lehen, susmatzen badugu segurtasun urraketa dagoela.
NOIZ ARTE GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Baldin eta aurretik azaldutako jarduerak egiteko beharrezkoak badira tratatu eta gordeko dira zure datuak. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiaren legezko preskripzio-epeen arabera.
Preskripzio-epea igaro ondoren, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera.
NOLA JAR NAITEKE SD EIBARREKO DATU BABESEKO ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN?
Zure datuen tratamenduari buruzko edozein gairi buruz, eta SD Eibarrek egindako datu tratamenduekin zerikusia duen gorabeherarik edo komunikaziorik baduzu, gure Datuak Babesteko gure ordezkariarengana jo dezakezu, honako harremanetarako bide hauen bidez:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.